Futbola

Osasunak eta Athleticek irabazi egin dute

Aurrenak 2-1 hartu du mendean Almeria eta bigarrenak 2-0 Valladolid. Arnas pixka bat hartu dute sailkapenean.

2008ko martxoaren 9a
00:58
Entzun
Jardunaldi ona izan da Espainiako Lehen Mailako euskal taldeentzat, biek irabazi egin dutelako: Osasunak 2-1 Almeriari eta Athleticek 2-0 Valladolidi. Gainera, sailkapeneko azkeneko hiru taldeek galdu egin dute, eta horrek arnas pixka bat ematen die euskal taldeei.

Osasunaren partidan, etxekoak jarri dira aurretik, 6. minutuan Kike Solak gola sartu duelako. Almeriak berdindu egin du, 20.ean. Cesar Krutxagak sartu du 2-1ekoa, 38.ean.

Athleticen Igor Gabilondok sartu ditu bi golak. Aurrena, 5. minutuan. Bigarrena, 68.ean.

Espainiako Lehen Maila (27. jardunaldia)

Real Madril-Espanyol 2-1

Zaragoza-At. Madril 2-1

Sevilla-Levante 2-1

Osasuna-Almeria 2-1

Athletic-Valladolid 2-0

Racing-Betis 3-0

Murtzia-Getafe 0-3

Mallorca-Recreativo 7-1

Valentzia-Deportivo 2-2

Bartzelona-Vila-real 1-2

1. Real Madril 62

2. Bartzelona 54

3. Vila-real 50

4. At. Madril 44

5. Racing 44

6. Sevilla 42

7. Espanyol 42

8. Almeria 37

9. Getafe 36

10. Valentzia 36

11. Mallorca 34

12. Athletic33

13. Osasuna 33

14. Betis 32

15. Zaragoza 32

16. Valladolid 31

17. Deportivo 31

18. Recreativo 29

19. Murtzia 23

20. Levante 19

28. jardunaldia

At. Madril-Levante

Betis-Athletic

Deportivo-Real Madril

Espanyol-Mallorca

Valladolid-Osasuna

Valentzia-Sevilla

Almeria-Bartzelona

Getafe-Racing

Vila-real-Zaragoza

Recreativo-Murtzia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.