Txapeldunen Liga

Osasunak Hanburgo izango du aurkari sailkatze kanporaketan

UEFAk Nyonen (Suitza) egin du Txapeldunen Ligarako sailkatzeko kanporaketako zozketa. Osasunaren aurkaria Hanburgo izango da. Joaneko partidak abuztuaren 8an eta 9an jokatuko dira eta itzulikoak, berriz, 22an eta 23an. Bigarren partida etxean jokatuko du talde gorritxoak.

2006ko uztailaren 28a
16:47
Entzun
Jose Angel Ziganda entrenatzailearen iritziz Hanburgoren aurkako partida "erronka polita" izango da. Ziur dago Osasunak borroka egingo duela partida irabazi eta aurrera egin ahal izateko. "Guztiok ezagutzen dugu Hamburgok duen taldea eta zein den bere historia, baina ziur nago borroka egingo dugula, eta ongi gainera".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.