futbola

Osasunak Hercules izango du aurkari Espainiako Kopako final-zortzirenetan

Itzuliko partida Iruñean jokatuko dute. Nafarrek aurrera eginez gero, Alcorcon-Racingeko irabazlea izango dute zain final-laurdenetan. Bartzelona-Sevilla ere egokitu da zozketan.

2009ko abenduaren 1a
17:32
Entzun
Espainiako Kopako final-zortzirenetako kanporaketa Herculesen aurka jokatuko du Osasunak, gaur egindako zozketaren arabera.

Partidak urtarrilaren 6an eta 13an jokatuko dituzte, bigarrena Iruñean.

Beste lehiak

Celta-Vila-real.

Recreativo Huelva-Atletico Madril.

Bartzelona-Sevilla.

Malaga-Getafe.

Rayo Vallecano-Mallorca.

Alcorcon-Racing Santander.

Valentzia-Deportivo.

Osasunak kanporaketa gainditzen badu, Alcorcon-Racingeko irabazlea izango du kontrario final-laurdenetan, eta finalerdietan Celta, Vila-real, Recreativo Huelva edo Atletico Madril.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.