Osasunak, irabazi; gainerako hiru taldeek, galdu

Kike Barja, atzo. VILLAR LÓPEZ / EFE.
2021eko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Espainiako Lehen Mailako lau euskal taldeek denboraldi-aurreko lagunarteko partidak izan zituzten atzo. Osasuna izan zen garaipena eskuratu zuen talde bakarra; sasoi-aurreko laugarren partida irabazi zuen Mirandesen aurka, 1-0 irabazita. Barjak egin zuen partidako gol bakarra, 66. minutuan.

Athleticek, berriz, 1-2 galdu zuen Union Berlinen aurka, An Der Alten Forsterei estadioan, Alemanian. 32. minutuan, Berenguerrek aurreratu egin zuen talde zuri-gorria, baina bigarren zatiko azken laurdenean, etxeko taldeak markagailua irauli zuen; 74. minutuan, Haraguchik banakoa ezarri zuen, eta handik zazpi minutura, Baumgartlek aurretik jarri zituen alemaniarrak.

Reala ez zen garaile itzuli Herbehereetatik; sasoi-aurreko lehen porrota izan zuen AZ Alkmaarren zelaian: 1-0. 33. minutuan, Aboukhalek etxekoen aldeko gola sartu zuen. Handik aurrera, talde txuri-urdina nahi eta ezinean ibili zen, eta ez zen gai izan atea zulatzeko.

Alavesek ere gol bakarraren aldeaz galdu zuen Elxen aurka, La Mangan (Espainia). 25. minutuan, Carrillok espainiarren aldeko gola sartu zuen, eta bere horretan geratu zen emaitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.