Futbola-Lehen Maila

Osasunak merezita galdu du (2-0)

Iruñeko taldeak irudi kaskarra eman du eta erraztasun gehiegi eman dizkio Levanteri lehen zatian

Oier Sanjurjo etsipen keinuarekin, lehen gola jaso ondoren. J. C. C. / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko martxoaren 1a
19:56
Entzun

Osasunak 2-0 galdu du gaur arratsaldean Levanteren aurka. Iruñeko taldeak lehen zati oso txarra egin du, eta garesti ordaindu du partida erdia bota izana.  Erraztasun gehiegi eman dizkio Levanteri eta etxeko taldeak ondo baliatu ditu. Emaitza honekin Osasunak jaitsiera postuak ahalik eta urrunen uzten ahalegindu beharko du, sei puntura baititu orain.

Azken emaitzek lasaitu egin dute Osasuna, eta gaur agian lasaiegi zelairatu da. Partida txarra izan da, trabatua eta erritmo gutxikoa. Levantek, gainera, atera eginiko lehen jaurtiketan jaso du saria. Diopek gola sartu du laugarren minutuan areaz kanpotik eginiko jaurtiketarekin. Golak ez du Osasuna esnatu eta Levante gehiago izan da lehen zatian. Atsedenaldiaren aurretik sartu du bigarrena Ruben Garciak, gol psikologiko delako horietako bat (43. min).

Osasunak itxura hobea mean du bigarren zatian, are gehiago epaileak Victor Casadesus egotzi zuenean (60. min.). Hamarren aurka partidaren agintea hartu du, eta gol aukera batzuk izan ditu baina Navas atezainak ondo urrundu ditu. Bigarren zatian Levantek ofizio asko duela erakutsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.