futbola

Osasunak Ogasunarekin duen zorraren berregituraketa onartu du Nafarroako Parlamentuak

UPN, PSN eta PPk bozkatu dute alde; gainerako alderdiek, berriz, kontra.

Osasunako bazkide konpromisarioak, daukaten zorra kitatzeko klubaren ondarea Ogasunari ematearen alde bozkatzen. JESUS DIGES / EFE
2014ko azaroaren 27a
21:07
Entzun

Nafarroako Ogasunarekin 53 milioi euroren zorra du Osasunak; zorra 75 milioirena da guztira, bankuak eta gainerako hartzekodunak kontuan hartuta. Onartutako legearen arabera, besteak beste, klubak bere ondarea emango dio Nafarroako Gobernuari —Sadar futbol zelaia, Tajonarreko instalazioak eta Iruñean dituen bi solairu—. Ondare horrek duen balioa 53 milioietatik deskontatuko da, eta gainerako zorra ordaintzeko hiru urteko moratoria izango du, interesik gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.