'Osasuna auzia'

Osasunak partidak erosi zituen zantzuak ikusi ditu epaileak

Iazko denboraldian hiru partida erosteko 900.000 euro bideratu ziren aztarnak daudela uste du epaileak. Sekretupetik atera du Osasuna auziaren diligentzien zati bat. Patxi Izko eta Miguel Artxankoren jardunen gaineko ikerketak ere abiatu ditu. 

Ikertzen ari diren Espanyol-Osasuna partida, iazko maiatzaren 11n. TONI GARRIGA / EFE
2015eko ekainaren 17a
08:30
Entzun

Osasunaren altxortegitik 2,4 milioi euro nora bideratu ziren ikertzen ari den epaile instruktoreak sekretupetik atera du  diligentziaren zati handi bat. Dokumentazio horren arabera, iazko denboraldian Osasunak hiru partida erosi zituela froga ditzaken aztarnak aurkitu ditu. Zehazki, Espanyoli berdinketa egiteagatik 250.000 euro eman zizkion zantzuak dauzka epaileak, eta Betisi 650.000 euro. Azken honi bi partidaren truke eman bide zion dirua; Valladolidi irabazteagatik eta Osasunaren kontrako partidan galtzeagatik. 

Bere zantzuak indartzeko, epaileak dio faltsua dela 2013ko ekainean Portugalgo Flefield higiezin enpresari ustez ordaindutako 900.000 euroko faktura. 

Partida horiez gainera, beste zenbait partida ere ikertzen ari da epailea. Halaber, esku-dirutan eginiko ordainketa gehiago ere ikertzen ari da. 

Osasuna auzian 21 lagun daude inputatuta. Tartean dira Osasunako azken bi presidente ohiak, gerentea eta zenbait jokalari. Haietako hainbat atxilotu zituzten martxoan

Beste bi ikerketa abian

Auzi nagusiarekin batera, epaileak beste bi atal ireki ditu Osasun auziarekin lotuta. Atal horietako batean Patxi Izko presidente zen garaiko zenbait diru mugimendu ikertuko ditu. Zehazki, 2003-2007 urteen artean klubaren kontuetatik esku-dirutan ateratako 3 milioi euroren erabilera ikertuko du.  

Ikerketa honen harira Patxi Izko inputatu egiten duela ebatzi du epaileak. 

Beste ikerketa bidea, Miguel Artxanko presidete ohiari buruzkoa da. Presidentzia utzi baino aste gutxi batzuk lehenago bere zenbait ondasun emaztearen eta seme-alaben izenean jarri izana ikertuko du epaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.