Une latz batean da Sporting. Anoetan 5-1 galdu ostean, zuzendaritzak kargutik kendu du Manuel Preciado, 2008an taldea Lehen Mailara igo eta ordutik karguan egon den entrenatzailea, eta haren laguntzaileari eman diote taldearen ardura. Sailkapenaren zuloan da Sporting, jaitsieratik irten ezinda, eta gaur eguerdian Osasunaren aurka jokatu beharreko norgehiagokan jarri ditu itxaropen guztiak. Erronka zaila da Osasunarentzat, argi dago, baina aukera ederra ere bai aldi berean. Etxean jarraian jokatutako hiru partidetan berdinketa batekin konformatu behar izan ostean, jaitsiera postuekiko aldea handitzeko parada dute gorritxoek, eta asmo horrekin zelairatuko dira Molinonen.
Hirugarrenez hamaikako beraren alde egin zezakeela zirudien arren, Jose Luis Mendilibarrek azken orduko bi ezusteko izan ditu. Lamah eta Cejudo kili-kolo zebiltzan, eta deialditik at geratu ziren atzo biak. Horrenbestez, gutxienez bi aldaketa egin beharko ditu hasierako hamaikakoan.
Osasunak Sporting hondoratu nahi du sailkapenean
Jaitsiera postuekiko aldea handitu nahi dute gorritxoek gaur Molinonen garaipena lortuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu