Bigarren Mailan gutxiengo soldata jasotzeko prest dauden jokalariak (68.000 euro), talderik gabe daudenak, bigarren taldekoak edo taldea uzten duten jokalari guztien soldaten %25 kobratuko dutenak. Espainiako Marca kirol egunkariak kaleratutakoaren arabera, jokalariekin dauzkan zorrak tarteko, Espainiako Futbol Liga Profesionalak (LFP) zigortu egin du Osasuna, eta jokalari horiek bakarrik fitxatu ahal izango ditu klubak datorren denboraldirako. Uda honetan eta neguko merkatuan errespetatu beharko dute nafarrek muga zorrotz hori.
Hori bai, klubak ohar baten bidez ukatu egin du zigorra jaso duela. Jokalariekin ez daukatela zorrik argitu du zuzendaritzak, nahiz eta onartu duen jakinaren gainean daudela fitxatzeko zein arau bete beharko dituzten.