Urrunetik jo du esprina Freirek eta ustekabean harrapatu ditu aurkariak. Frantziako Tourrean erdietsi duen bigarren garaipena izan da gaurkoa Rabobankeko txirrindulariarentzat.
Bigarren postuan zeharkatu du Boonenek helmuga. Nahi eta ezin ari da Boonen; ez dago bere onenean. Sasoi betean egongo balitz etapa garaipen pare bat eskuratuko zituen dagoeneko. Gaurkoa ere etapa amaiera nahasia izan da. Gert Steegmansek primeran prestatu dio bidea McEweni baina honek kale egin du. Hirugarrena Euskaltel-Euskadiko Iñaki Isasi izan da.
Egoi Martinez erori egin da baina etapa amaitzea lortu du. Minutu eta hamar segundoko atzerapenarekin zeharkatu du helmuga.
Frantziako Tourra
Oscar Freire izan da azkarrena Caeneko helmugan
Tourreko bosgarren etapako garaipena eskuratu du Oscar Freire Rabobank taldeko txirrindulariak. Azkarrena izan da esprinean. Beauvaisen hasi da etapa eta Caen hirian amaitu da. Guztira 225 kilometro egin dituzte txirrindulariek eta Freirek 5 ordu 18 minutu eta 50 segundo behar izan ditu. Tom Boonen izan da bigarrena eta sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu