Txirrindularitza

Oso esprint estuan, Niclas Arndt

Espero zen bezala, esprintean amaitu da Dauphineko hirugarren etapa, eta Giant Shimanoko alemaniarrak jaso du saria, Kris Boeckmansi (Lotto) estu eta larri aurrea hartuta. Chris Froomek (Sky) jarraitzen du lider.

unai zubeldia
2014ko ekainaren 10a
15:42
Entzun

Eurek ere ez zeukaten oso argi. Niclas Arndt (Giant Shimano) edo Kris Boeckmans (Lotto)? Begiratu batera ezin asmatu nork altxatuko zituen bi besoak. Estu-estua eta polita izan da Dauphineko hirugarren etaparen amaierako esprinta, eta Giant Shimanoko alemaniarra nagusitu da, azkenean. 

Reinardt Janse Van Rensburg (Giant Shimano) helmugaratu da hirugarren. Askoz atzerago iritsi da faborito nagusia, Arnaud Demare (FDJ.fr), esprintean aurrera egin ezinik geratuta. Aurretik, bost laguneko ihesaldia egon da lehenengo, eta zortzikoa gero. Lieuwe Westra (Astana) ere saiatu da azken unean erasoa jota. Baina ondo kontrolatu dute lasterketa esprinterren taldeek.

Inolako arazorik gabe, Chris Froomek (Sky) jarraitzen du lider. Montelimar eta Gap artean, laugarren etapa jokatuko da bihar, 167,5 kilometrokoa. Manse bigarren mailakoa igoko dute helmugara iristeko hamabi kilometro eskas faltako direnean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.