Oso estu dago berriro

Jardunaldi bat falta da jokatzeko binakakoaren finalerdietako ligaxkan, eta bertan ari diren lau bikoteek daukate aukera finalerako sailkatzeko

Unai Laso, tanto bat ospatzen, herenegun, Astelenan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
Julen Etxeberria.
2022ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Oso estua izan zen Binakako Txapelketaren lehen ligaxka, eta oso estua izaten ari da baita finalerdietako ligaxka ere. Azkeneko jardunaldiaren faltan, lau bikoteek dute aukera finalerako sailkatzeko. Batzuek euren eskuetan dute; beste batzuk, berriz, aurkarien mende daude.

Jokin Altunak eta Julen Martijak dute aukera gehien. Nahikoa dute igandean Eibarren (Gipuzkoa) Unai Lasori eta Ander Imazi irabaztea. Bezperan sailka daitezke ere, Iruñean, Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak Danel Elezkanoren eta Jose Javier Zabaletaren aurka galduz gero. Aldiz, Irribarria-Rezustak irabaziz gero, azken horiek sailkatuko lirateke. Laso-Imazek, berriz, lau aukera dituzte: Altuna III.a-Martijari gutxienez 22-20 irabaztea; 22-21 nagusitzea, eta Irribarria-Rezustak galtzea; Irribarria-Rezustak 22-17 eta 22-21 arteko emaitzarekin galtzea; eta gutxienez hamasei tanto eginda galtzea, eta Irribarria-Rezustak 22-16 galtzea. Elezkano II.a-Zabaletak, berriz, gutxienez 22-15 irabazi behar dute, eta Laso-Imazek galtzea; edo 22-16 irabazi, eta Laso-Imazek hamasei tantora ez iristea.

Emakumeena, zehaztuta

Emakume Master Cupen binakakoan, berriz, zehaztuta dago pilota mistoko finala: Amaia Aldai eta Andrea Capellan, Olatz Arrizabalagaren eta Enara Gaminderen aurka. Hilaren 27an jokatuko dute finala, Irunen (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.