Bartzelona 26. Anaitasuna 19

Oso itxura ona emanda galdu du Anaitasunak Bartzelonaren pistan

Nafarrak 3-9 aurreratu dira, baina etxekoak gehiago izan dira gero, minutuak igaro ahala

Erredakzioa
Iruñea
2012ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Bartzelona. Sterbik, Noddesbo (4), Sarmiento (2), Gurbindo, Agirrezabalaga (2), Stranovsky, Rocas (1) —hasierako zazpikoa—; Saric, Victor Tomas (8, 2p), Raul Entrerrios (1), Sorhaindo (5), Montoro, Jernemyr, Rutenka (1), Ariño (2) eta Balaguer.

Helvetia Anaitasuna. Schulz, Reig (2), Montavez (3), Etxeberria, Borragan (3), Gonzalez-Novelle (3), Goñi (1) —hasierako zazpikoa—; Sanchez, Latorre (1), Carvajal (1p), Martinez (1), Nadoveza (2, 1p), Txokarro (1p) eta Fuentes (1p)

Markagailua. 1-3, 2-7, 5-10, 7-10, 10-10, 13-12 (atsed.); 15-14, 17-16, 18-16, 20-17, 24-18 eta 26-19.

Epaileak. Pastor eta Rodriguez. Bi minutuz kanporatuak: Bartzelonako Sorhaindo, Sarmiento, Montoro eta Stranovsky; eta Anaitasunako Carvajal (bi aldiz) eta Martinez.

Bestelakoak. 600 ikusle Palaun.

Festa eguna zen atzo Katalunian, eta bereziki Bartzelonan, eta festa hori zapuztear izan zen Helvetia Anaitasuna. Iruñeko taldeak susto ederra eman zion Bartzelonari haren pistan, Asobal ligako lehen jardunaldian. Etxeko taldearentzat izan zen azkenean garaipena (26-20). Sei golen alde hori, hala ere, engainagarria da oso, engainagarria eta gehiegizkoa; bai, behintzat, pistan ikusi zena kontuan hartuta. Izan ere, Anaitasunak oso estu hartu zuen Bartzelona, eta minutu askoan nafarrek Asobal ligako oraingo txapeldunaren pistan punturen bat lortzearekin amets ere egin zuten. Adibidez, partidaren hasieran. Aitor Etxaburuk entrenatzen duen taldeak ikusgarri ekin zion neurketari, eta sei gol jarri zen aurretik (3-9 eta 4-10). Azkar etorri zen etxekoen susperraldia, eta nolakoa. Zortzi gol sartu zituzten bata bestearen atzetik. Anaitasunak ia ordu laurden egin zuen Sterbiki gola sartu ezinik. Baina ez zuten behera egin nafarrek, eta bigarren zatiaren hasieran berriro utzi zuten aldea ezerezean (14-14 eta 16-16). Bartzelonak, baina, kolpe erabakigarria jo zuen orduan: 10-3ko partziala (26-19). Partida amaieran, penatuta zeuden nafarrak. Halere, egindakoaz harro behar dute. Ezin hobeto hasi dute liga, txapeldunaren etxean itxura bikaina emanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.