Hona hemen, aurrerapen gisa, Joaquin Caparrosen esan batzuk:
- “Athleticek gasolina dauka eta ondo amaituko du denboraldia”.
- "Taldeak anbizioa dauka. Athleticeko jokalariek sarri erakutsi dute garaipen gosea dutela".
- "Amorebietaren eta bion arteko harremana oso ona da. Baina futbolean ez dago ezer bermatzerik. Oso maila ona ematen ari den gazte bat agertu da haren postuan [Borja Ekiza]".
- "Denboraldi amaieran klubean hauteskundeak egingo dira eta ikusiko dugu zer gertatzen den. Nik nahikoa lan daukat beste kontu batzuekin. Sevillan nire izena agertzen da. Hemen, berriz, Mendilibar, Valverde, Lotina… aipatzen dira. Mugimenduak daudenan etxekoen izenak agertzen dira. Ni oso pozik nago hemen".