Hona hemen, aurrerapen gisa, Milos Teodosicen esan batzuk:
- "CSKA munduko talde onenetakoa dela esan dezaket, Europa eta NBAren arteko ñabardurarik egin gabe".
- "Oraindik garaiz gabiltza Lauko Finalean pentsatzeko. Gescrap baino ez daukagu begiz jota. Talde ona da, aurkari gogorra, Euroliga jokatu duen lehen urtean elitean sartzeko balentria egin duena".
- "Oso serio hartzen dugu kanporaketa, eta gure artean inork ez du pentsatzen hiru partidatan erabakiko dugunik".
- "Helburu batzuk jarri nizkion neure buruari CSKAra etorri nintzenean, eta horiek gauzatzea da orain nire ardura bakarra. Euroliga irabaztea da denetan garrantzitsuena".