Ostaptxuk dopatu zuela aitortu du entrenatzaileak
ATLETISMOA. Nadezhda Ostaptxuk pisu-jaurtitzailearen entrenatzaileak, Aleksander Jefimovek, atleta dopatu izana onartu du. Ostaptxukek urrezko domina lortu zuen Londresko Olinpiar Jokoetan, baina positibo eman zuen eta kendu egin zioten. Haren prestatzaileak aitortu du debekatutako substantzia bat jarri ziola janarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu