Ostiralean aurkeztuko dute lau t'erdikoa

2003ko irailaren 30a
00:00
Entzun
BBK babesleak Bilbon duen egoitzan aurkeztuko dute ostiral eguerdian aurtengo Lau t'erdiko Txapelketa. Asegarce enpresak, horrez gain, aipatu txapelketan parte hartu ahal izateko antolatu duen aurreko fasearen berri eman du. Lehen partidak asteburu honetan jokatuko dira. Sorian, ostiralean (20:00), Iñigo Pascual eta Oinatz Bengoetxea arituko dira. Azpeitian, larunbatean (22:30), Ritxar Tirapu eta Kepa Peñagarikano. Gernikan, igandean (17:00), Berasaluze VIII.a eta Zerra bizkaitarrak.

>
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.