Hirugarren probari ekin aurretik 1-3 aritu zen aurretik Saralegi-Zelailuze bikoa. Kanporaketan hiru proba jokatu zituzten.Aurrenekoan, Zelailuzek 24 jasoaldi egin zituen 100eko zilindro zaharrarekin, eta Izeta IV.ak 23 egin zituen. Bigarrengoan, berriz, Saralegik eta Ostolazak parra egin zuten 7 jasoaldira 200eko koadroarekin. Hortaz, 100eko bolak eman behar zuen juzkua. Horrekin, Saralegik eta Zelailuzek jardun zuten lehenik, eta 32 jasoaldi egin zituzten; Ostalozak eta Izeta IV.ak, 33.Joseba Ostolazak oso lan azkarra eta teknikoa dela nabarmendu zuen: «Harria jaso ezinik baino okerragoa da denborarik gabe geratzea, eta oso une laburrean jo behar da bizi eta azkar. Joxerramoni (Izeta II.a laguntzailea), esaterako, harriak ia alde egin dio hanka azpitik atzera, berriro harria jartzen ari zela. Alde egin izan balio, akabo; bi segundogatik gal dezakezu».Ostolaza nahasi samar dabil, maiatzaren 8an Euskadiko Txapelketa ere jokatuko duelako. Hasiera batean, lehiaketan geroago sartuko zirela esan zien Bengoa antolatzaileak, eta horrek urduritasuna sorrarazi omen dio.Izeta IV.a gaztea izan zuen Ostolazak taldekide, eta ilusioz ekin diola aitortu zuen: «Laguna ere oso ona jarri didate, eta, bolarekin ongi moldatzen naizenez, gustura aritu naiz». Saralegiri galtzea suertatu zitzaion atzo, baina lan ona egin zutela esan zuen: «Erritmoa behar da txapelketa honetan, eta horixefalta zait niri, baina uste dut lan ona egin dugula».
-
Sailkapena
Lehen kanporaketa
1. Ostolaza-Izeta IV.a 63 jasoaldi1. Saralegi-Zelailuze 63 jasoaldi
Markagailua: 0-2; 1-3; 4-3.