Oviedon bideratutakoa burutu nahi du Athleticek

Marcelo Bielsak ez du txandatzerik egingo; Iraolak hartuko du De Marcosen lekua atzean, eskuin hegalean

haritz gallastegi
Bilbo
2011ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Athleticek ahozapore onarekin amaitu gura du urtea. Horretarako, Oviedo kanporatu beharko du gaur Espainiako Kopan. Talde zuri-gorriak dena du alde helburua lortzeko: batetik, Marcelo Bielsaren taldeak Oviedo Bigarren B Mailako taldeak baino kirol maila hobea dauka; bigarrenez, joanekoan eskuratutako garaipenak asko erraztuko dio bidea (0-1); eta, hirugarrenez, zaleen aurrean jokatuko du Athleticek. Hala ere, Bielsak ez dio taldeari lasaitzen utziko. «Sasoi honetan askotan gertatu da espero ez genuena. Inork gura ez duena ez gertatzeko era zuzenena adi egotea da».

Bielsak ez du txandakatzerik egingo. Aldaketa bakarra behartutakoa izango da. Oscar de Marcos min hartuta dago, eta Iraola ariko da haren ordez. Iñigo Perezek beste aukera bat izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.