Joxemari Olasagastik eta Jon Rekondok apustu gogorra zuten atzo Tolosako zezen plazan. Hogeina kanaerdiko ebaki behar zituzten, eta bakoitzak 8.000 euro jarri zituen. 48 minutu eta 52 segundo behar izan zituen Olasagastik, eta bost segundo gehiago Rekondok. Leitzakoa 25 segundoko aldearekin heldu zen azken kanaerdikora, baina azken unean hartu zion aurre Igeldokoak, Rekondo azken lanetan trabatu ostean.
Olasagastik aurten jokatu duen hirugarren apustua da, eta amaitu berritan, hurrengoa zuen buruan; Aitzol Atutxa Euskal Herriko txapeldunarekin lehiatu nahi du orain.