Haritz Lasak eta Alvaro Okiñenak asko kostatako garaipena lortu zuten, joan den igandean, Ortuellan (Bizkaia), Baez anaien kontra (22-18). Lau pilotariek maila bikainean aritu ziren partida osoan. Bi atzelariek oso pilota gutxi galdu zuten, eta bi aurrelariek tanto bikainak egin. Promesen mailan, Uriarte eta Iza bizkaitarrek irabaztea lortu zuten Larrañagaren eta Azanzaren aurka (22-17). Iñaki Iza azken boladan jokoa hartu ezinda dabil.
PABLO ELORTEGI TXAPELKETA . Lasak bukaera bikaina eman zion asteburuari, Ortuellan irabazita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu