Alaves

Pablo Machin izango da Alaveseko entrenatzaile berria

Denboraldi baterako sinatu du entrenatzaile espainiarrak Alavesekin.

jarraia185287.jpg
Mikel O. Iribar.
2020ko abuztuaren 5a
12:41
Entzun

Pablo Machinek zuzenduko du datorren denboraldian Alaves, klubaren mendeurrenean. Hala baieztatu du duela minutu gutxi Gasteizko taldeak. Alaveseko zuzendaritzako taldeak liga bukatu eta berehala erabaki zuen Juan Ramon Lopez Muñiz entrenatzaile kargutik kentzea. Machinek hartuko du, beraz, taldearen gidaritza, urtebeterako. 

Machinek 45 urte ditu, eta Sorian (Espainian) jaiotakoa da. Bi urtez soilik izan zen jokalari profesionala; etxeko taldean egin zituen bi sasoiak, Numantzian, 2. B mailan. 23 urte zituela, futbola uztea erabaki zuen, belauneko lesio bat tarteko. 2011ko denboraldian hasi zen goi mailako entrenatzaile lanetan, Numantziako lehen taldearekin. 2014an, Gironara joan zen, eta lehen mailara igotzea lortu zuen, baita hurrengo denboraldirako salbazioa erdiestea ere. Lorpen horri esker, 2018an Sevillaren arreta piztu eta Andaluziako taldearen gidaritza hartu zuen. Besteak beste, Espainiako txapelketan eta Europako Ligan lehiatu zen. Iazko denboraldian, berriz, Espanyol zuzendu zuen. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.