Saskibaloia

Pablo Prigioni izango da Baskoniaren entrenatzaile berria

Talde bat zuzenduko duen lehen aldia da, eta bi urterako kontratua  sinatu du

Josean Kereja Baskoniako presidentea eta Pablo Prigioni elkar besarkatzen. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
Imanol Magro Eizmendi.
2017ko ekainaren 16a
17:04
Entzun

Egun berean argitu ditu Baskoniak taldearen inguruko bi zalantza handienak, eta bietan zurrumurruak baieztatu egin dira. Pablo Prigioni izango da taldearen entrenatzaile berria, ondorioz, Sito Alonsok ez du jarraituko.

Prigionik (Rio Tercero, Argentina, 1977) bi urterako akordioa sinatuko du, eta talde bat zuzenduko duen lehen aldia da. Berez oraindik ez du titulurik, egun hauetan ari da ikasten. Eskarmentu falta hori konpontzeko Gasteizko taldeak itzal handiko laguntzaile bat lotzen saiatuko da, eta Ibon Navarroren izena agertu da hainbat hedabideetan.

Prigioni ondo ezagutzen dute Baskoniako zaleek. Zazpi denboraldi eta erdi egin zituen Gasteizko taldean, eta bere elastikoarekin partida gehien jokatu dituen hirugarren jokalaria da. Liga bat eta hiru Espainiako Kopa irabazi zituen Baskoniarekin.

Hortaz gain Real Madrilen eta NBAko hiru taldetan jokaturikoa da Prigioni, eta hainbat txapelketa irabazitako Argentinako selekzioarekin.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.