HILBERRIA

Pablo Rojo korrikalaria hil da, Ehunmilietan izandako bihotz-biriketako geldialdiaren ondorioz

Joan den igandean hasi zitzaizkion osasun arazoak, Marimurumendi maratoian parte hartzen ari zela.

2017ko uztailaren 15a
09:30
Entzun

Ehunmilietako antolakuntza taldeak ohar baten bidez eman du heriotzaren berri. Atzo hil zen Pablo Rojo korrikalaria. Duela astebete, Marimurumendi maratoian parte hartzen ari zela bihotz-biriketako geldialdia izan zuen, eta, lasterketa bertan behera utzita, helikopteroan eraman zuten erietxera. Ordea, alferrik izan ziren medikuen ahaleginak, eta hil egin da 52 urteko kirolaria.

Ehunmilietako antolatzaileek doluminak helarazi dizkiote Rojoren familiari eta gertukoei. Gaur mango diote azken agurra, Beasainen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.