XIV. Berria Txapelketako finala jokatu dute Usurbilgo Pagazpek eta Tolosak Hernaniko udal pilotalekuan. Kadeteen artekoan, Tolosak irabazi du. Goikoetxea-Etxeberriak 22-7 irabazi diete Galarraga-Iruretagoienari. Jubeniletan, berriz, Pagazpeko Exposito-Arangurenek nabarmen irabazi diete Zalakain eta Auzmendiri: 22-5.
Hori horrela, partida erabakigarria izan da nagusiena, eta, horretan, Pagazpeko bikotea, Santxo eta Gorrotxategi, nagusitu da. Lehia estua izan dute Gipuzkoako bi bikoteek, baina Usurbilera joan da txapela.
Pagazpek bigarrenez irabazi du Berria Txapelketa, eta harentzat izan da 3.000 euroko saria. Tolosak, berriz, 2.000 euroko saria irabazi du.