Usurbilgo taldeak pronostikoak bete ditu BERRIA txapelketako finalean, eta Markinari nagusitu zaio. Lehen partidan, Pagazpeko Exposito-Arangurenek 22-4 irabazi diete Markinako Agirreamalloa-Albizuriri; bigarrengoan, Markinako Arrizabalaga-Urizarrek emaitza berarekin irabazi diete Pagazpeko Aranbarri-Odriozolari; eta partida erabakigarrian, Pagazpeko Santxo-Gorrotxategik 22-10 hartu dituzte mendean Markinako Pujana-Kastillo.
PILOTA
Pagazpek irabazi du BERRIA txapelketa
Kadete eta nagusien mailako partidetan lortutako garaipenei esker hartu du mendean Markina finalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu