PALA. Fusto 35-32 nagusitu zaio Lujani Euskal Herriko Txapelketan

2004ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Atzo arratsaldez Bilboko Deportivo pilotalekuan jokaturiko Euskal Herriko Pala Txapelketako partidan, Pablo Fusto 35-32 nagusitu zitzaion Vladimir Lujani. Partida oso estu hasi bazen ere, 11nako berdinketaren ostean Buenos Airesko semeak bukaeran erabakigarria izango zen tartea lortu zuen. Kubatarrak partidako azken txanpan gerturatzea lortu bazuen ere, sakearengatik batik bat guztira 7 tanto lortu zituen lehen pilotakadarekin, argentinarrak ez zion ligaxkako bigarren garaipenari ihes egiten utzi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.