pilota

Palako buruz buruko mundiala etzitik aurrera, Bilbon

2010eko azaroaren 2a
14:40
Entzun
Hamar pala pilotarik hartuko dute parte aurtengo buruz buruko Munduko Txapelketan, azaroaren 4tik abenduaren 6ra artean.

Bi multzotan banatu dituzte. A-n Fusto, Lujan, Ziskar II.a, Beldarrain eta Garma ariko dira. B-n Gaubeka, Galan, Imanol, Aierbe eta Zulaika. Azken biek jokatuko dute txapelketako lehen partida: etzi Bilbon -Deportivo pilotalekuan-, 17:00etatik aurrera. Finalerdiak azaroaren 25 eta 27an izango dira. Finala, abenduaren 6an.

Deportivon jokatuko dituzte partida guztiak -denak ere 35 tantora-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.