Palestinako futbolari bat askatzeko eskatu dio FIFAk Israeli
Mahmud Sarsak du izena, eta Palestinako futbol selekzioko jokalaria zen. Zen, hiru urte baitaramatza jokatu ezinik, orain hiru urte Zirjordaniara partida bat jokatzera zihoala Israelgo Armadak Erezko mugan atxilotu eta espetxeratu zuenetik. Informatikako ikaslea zen, ez zen inoiz egon nahastuta legez kanpoko ekintzekin eta ez zen inongo alderdi politikotako kidea. Hala ere, Israelek atxilo hartu zuen, Legez Kanpoko Ekintzaileen Legea argudiatuta. Sarsak gose greban dago bere egoera salatzeko, baina baliteke aurki uztea. Joseph Blatter FIFA Nazioarteko Futbol Federazioko buruak hura askatzeko eskatu du, eta, hori ikusita, Sarsak gose greba uzteko prest dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu