Larunbatean aurkitu zuten hilotz denbora asko ez dela munduko txirrindulari handienetakoa izan zena. Riminiko (Italia) Le Rose hotelean zegoen, bera bakarrik, eta hango logelan topatu zuten hilda. Halaber, botika asko aurkitu zituzten gelan, batik bat, antsiolitikoak eta depresioaren kontrako farmakoak, eta, horregatik, bere buruaz beste egin zuela zabaldu zen aurrena. Azkenaldian, depresioekin eta adikzio zein buruko arazo handiekin zebilen.
Hala ere, Riminiko fiskalak baztertu egin zuen suizidioaren hipotesia; Pantanik bere buruaz beste egin zuela pentsatzeko arrazoirik ez dagoela agertu zuen atzo Paolo Gengarelli fiskalak, eta heriotzaren kausa bihotzekoa izen zela agertu zuen.
Txirrindularitza
Pantani garuneko eta biriketako edemaren ondorioz hil zela diote lehen azterketek
Marco Pantani txirrindulari italiarra garuneko eta biriketako edemaren ondorioz hil zela diote Rimiko ospitalean haren gorpuari egin dizkioten lehen azterketek. Horiek dira Giuseppe Fortuni forentseak egin dion lehen autopsiaren emaitzak, AGI Italiako berri agentziak zabaldu duenez. Hala ere, laborategietako azterketak beharrezkoak izango dira, edema horiek zer sorrarazi zituen jakiteko. Azterketa horiek emaitzak egun batzu barru emango dituzte,
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu