TXIRRINDULARITZA. FRANTZIAKO TOURRA
Pantaniren zaleak antolakuntzaren kontra
Gaur L'Alpe d'Huezen izango den erlojupekoa Marco Pantani zenari eskainiko dio antolakuntzak. Italiarraren hainbat zalek idazki bat banatuko dute kontrako jarrera azalduz. Idazkiak dio, «gaurko keinuak ez duela 2001ean eta 2003an egindakoa ezabatzen. Urte horietan Tourrak ez zion parte hartzen utzi, lehen hainbeste eman zion txirrindulari bati. Hipokresiak hil egiten du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu