Quick-Step taldeko Paolo Bettinik nagusitu da Gipuzkoako errepideetan barrena korritu den Donostiako Klasikoa. Bettinik 5 ordu 44 minutu eta 40 segundo behar izan ditu etapa osatzeko, harekin batera esprintean lehiatu den Fassa Bortolo taldeko Ivan Bassok bezalaxe.
Atzetik beste hiru italiar sartu dira helmugan. Danilo di Luca, Francesco Casagrande eta Andrea Noe 20 segundora sartu dira. Lehenengo euskalduna Euskaltel-Euskadiko Gorka Gerrikagoitia izan da, 33 segundora. Gerrikagoitiarekin batera, Rebellin, Boogerd eta Rasmussenekin batera.
Hamargarren eta tropelari denbora emanez, Balotti izan da minutu eta 54 segundora, eta tropel horretan lehen euskalduna Igor Astarloa Saeco taldeko ermuarra izan da, hamaikagarren.
Eguneko ihesaldia
iBanesto.com taldeko Txente Garcia Acosta Donostiako Klasikoaren protagonista izan da gaurkoa, beste hiru lagunekin ihesean ibili baita kilometro askotan. Etapa Errenteriara iritsi denean Txente Garciak erasoa jo du, eta bakar-bakarrik ekin dio Jaizkibelgo gaina igotzeari. Baina faboritoen taldeak ez zeuden geldirik egoteko prest, eta Richard Virenque Bettiniren taldekidea berehala jarri da tropel buruan erritmoa jartzen. Hortik aurrera karrera txiki-txiki eginda gelditu da, eta Jaizkibelgo gaina jaisten ari zirela jo du aurrera lehen bi sailkatuek. Atzetik zetozen iheslariek ezin izan dituzte aurreko biak harrapatu.
Klasikoaren sailkapena
1.- Paolo Bettini5or. 44' 40"
2.- Ivan Bassod.b.
3.- Danilo di Luca 20"ra
4.- Francesco Casagrande d.b.
5.- Andrea Noe 23"ra
6.- Gorka Gerrikagoitia33"ra
7.- Davide Rebellin d.b.
8.- Michael Boogerd d.b.
9.- Michael Rasmussen d.b.
10.- Balotti1'54"ra
Munduko Kopako sailkapena
1.- Paolo Bettini (Quick)300 puntu
2.- Peter Van Petegem (Lotto) 203 puntu
3.- Michael Boogerd (Rabobank) 160 puntu
4.- Davide Rebbelin(Gerolsteiner) 151 puntu
5.- Mirko Celestino(Saeco) 127 puntu
Txirrindularitzaren Munduko Kopa
Paolo Bettinik irabazi du Donostiako Klasikoa, italiarrak nagusi izan diren egunean
Italiako txapeldun Paolo Bettinik irabazi du Donostiako Klasikoa, Ivan Bassori Boulevardeko esprintean irabazi eta gero. Italiarrak izan dira nagusi Munduko Kopako proba honetan, lehenengo bost postuak eurentzat izan baitira. Hirugarren Danilo di Luca sailkatu da 20 segundora, eta denbora berean Francesco Casagrande eta Andrea Noe iritsi dira helmugara. Euskaltel-Euskadi taldeko Gorka Gerrikagoitia izan da lehen euskalduna, seigarren postuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu