Papamakarios, Lagun Aro GBCrekin berritzekotan
SASKIBALOIA. Lagun Aro GBC saskibaloi taldearekin kontratua berritzekotan dago Manolis Papamakarios. Taldearen diru arazoek akordioa lortzea zaildu dute, baina bide onetik doa. Greziarra iaz iritsi zen Donostiara, eta oso denboraldi ona egin zuen. GBCk, eskolta posturako, Jimmy Baron du jada, eta Papamakariosekin osatutzat emango luke. Jokalari garrantzitsua da defentsako lanerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu