Futbola

Paraguai, partidarik irabazi gabe, finalera

Amerika Kopako finala jokatuko du Uruguairen aurka, Venezuelari penaltietan irabazita.

2011ko uztailaren 21a
11:31
Entzun

Irabazi al daiteke txapelketa bat partidarik irabazi gabe? Bai. Egin daiteke, eta egiteko bidean da Paraguai. Bart Amerika Kopako finalerdietan Venezuelaren aurka 0-0 berdindu ostean penaltietara lortu du finalerako sailkatzea (5-3), eta Uruguairen aurka jokatuko du finala.

Lehen fasean hiru partidak berdindu egin zituen, final-laurdenetan Brasil penaltietan kanporatu zuen, eta atzo gauza bera egin zuen Venezuelarekin. Finalerdietan Brasilen aurka egin zuen moduan, atzo ere ez zen Paraguai aurkaria baina gehiago izan, baina orduan bezala orain ere penaltiekin asmatu zuen.

Venezuelak gehiago merezi izan zuen, baina partida motela izan zen, hala ere; golik gabe, urduritasun askorekin eta galtzeko beldurrak harrapatuta. Luzapenean saiatu zen partida irabazten Venezuela, jokalari bat gehiagorekin, eta horregatik, agian, ez da emaitza justua izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.