Olinpiar Jokoak

Parisen egingo dituzte 2024ko Olinpiar Jokoak

Los Angelesek, atzera egin, eta Jokoak egiteko lau urte gehiago itxaroteko prest agertu da.

Parisko hautagaitzaren aldeko kartel erraldoia. ETIENNE LAURENT, EFE
2017ko abuztuaren 1a
09:10
Entzun

Jakina zen bi hiriren artean izango zela lehia, izan ere, azken galbahea igaro zuten beste hirurek atzera egin zuten azken orduan, hiritarren presioen ondorioz. Izan ere, Olinpiar Jokoak antolatzeak ahalegin ekonomiko izugarria eskatzen du, eta herrialde askok urteak behar izaten dituzte zor horiek kitatzeko. Ordea, Los Angelesek eta Parisek eutsi egin diote hautagaitzari, eta azkenean akordioa erdietsi ere bai. Frantziako hiriburuak antolatuko ditu 2024ko Jokoak, eta AEBetako hiriak 2028koak.

Los Angelesek hasierako asmoetan atzera egin izanak, eta Jokoak antolatzeko beste lau urte itxaroteak, badi, hala ere, saririk. Izan ere, Olinpiar Jokoen Nazioarteko Batzordeak iragarri du 1.800 milioi dolarreko laguntza emango diola hiriko antolaketa taldeari. Zenbait iturriren arabera, eskaintza hori izan da AEBetako hiriak akordioa onartzeko arrazoietako bat, kopuru horrekin Jokoetarako antolakuntza lanak eta kanpaina beste lau urtez luzatzearen gastuak ordainduko liratekeelako.

Akordiorik ezean, irailean erabaki behar zuen batzordeak bi hirietako zein izango zen 2024ko Jokoetarako egoitza. Zozketa bidez zuten hartzekoa erabakia. Ordea, Parisek ohartarazia zuen ezin izango zituela 2028rako Jokoak bertan egin, horretarako aukeratutako tokia ez zelako erabilgarri izango.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.