Olinpiar Jokoetako kirol gisa Tokion egin du estreinaldia skateak, eta parkeko modalitatean gaur jarri dira jokoan aurreneko dominak. Sakuna Yosozumik irabazi du urrezkoa, neurri handi batean aurreikuspenak betez. Izan ere, 2018n aurreneko postuan sailkatu zen Munduko Txapelketan, Nanjingen (Pekin).
19 urteko japoniarrak 60.09ko puntuazioa lortu du osatu duen lasterketarik onenean —hiru egin behar dituzte—. Bigarren sailkatuak, 12 urteko Kokona Hiraki japoniarrak 59.04 puntu bildu ditu; hirugarrenak, Sky Brown 13 urtekoak, 56.47 puntu.