«Partida bat gehiago» ez den izar festa handia gaur Madrilen

Real Madrilek eta Milanek elkarren aurka jokatuko dute gaur, Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldian

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 19a
00:00
Entzun
«Partida bat gehiago da». Jose Mourinho Real Madrileko entrenatzaileak bereari eusten dio. Zelai barruko ikuskizuna kanpora ateratzen iaioa da portugaldarra, eta baieztapen horixe egin zuen atzo, Txapeldunen Ligako partida handi baten bezperan. Baina Real Madrilek eta Milanek gaur elkarren aurka jokatuko duten partida partida bat baino zerbait gehiago izango da. Izar festa handia izango da gaur Madrilgo Santiago Bernabeu futbol zelaian.

Europako hamasei garaikur elkarren ondoan jartzeko gai dira Real Madril eta Milan. Eta jokalarien izenak aipatzen hasita, zelaian izango dira Casillas, Carvalho, Xabi Alonso, Cristiano Ronaldo, Higuain, Zambrotta, Nesta, Gattuso, Pirlo, Seedorf, Ronaldinho, Ibrahimovic eta enparauak. G multzoko lehen postua izango dute jokoan, gainera, bi taldeek. Sei puntu dauzkate espainiarrek, eta lau italiarrek.

Gainerako partidak aztertuta, sailkapena ia ziurtatuta uzteko aukera daukate Bayern Munichek, Erromak, Spartak Moskuk, Chelseak, Arsenalek eta Xaktar Donetskek. Azken lau talde horiek seina punturekin daude, F eta H multzoetan, eta elkarren aurka jokatuko dute. Berdinketa ere ez da emaitza txarra izango lau talde horientzat.



Txapeldunen Liga

GAUR

Erroma-Basilea (20:45)

Bayern Munich-Cluj (20:45)

S. Mosku-Chelsea (18:30)

Marseilla-Zilina (20:45)

Ajax-Auxerre (20:45)

Real Madril-Milan (20:45)

Braga-Partizan (20:45)

Arsenal-Xaktar D. (20:45)

BIHAR

Inter Milan-Tottenham (20:45)

Twente-W. Bremen (20:45)

Schalke 04-Hapoel (20:45)

O. Lyon-Benfica (20:45)

G. Rangers-Valentzia (20:45)

M. United-Bursaspor (20:45)

Panathinaikos-Rubin (20:45)

Bartzelona-Kopenhage (20:45)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.