Oso berdindua egon da partida. Bi bikoteek pozik egoteko arrazoiak dituzte, izan ere ahalegin betean aritu dira. Baina garaipena bikote bakarrarentzat izaten da eta Irribarria eta Merinorik egokitu zaie gaurkoan.
Bi partidatik bi irabaziak zituztela heldu dira Eibarrera Victor eta Albisu, baina gaurkoan ezin izan dute, nahiz eta gertu ibili diren.
Lehen garaipen honekin itxaropentsu agertu da Irribarria. "Pozik nago. Hasieratik genekien aukerak genituela, baina garaipena eskura izan arte ez da berdina. Orain indartsuago joango gara hurrengora".