Ordu eta laurden luze, 563 pilotakada, 20-22, atzelariak eman eta eman, aurrelariak erremate sorta ederrarekin... Tamaina ederrean hasi zen atzo sanmateoetako torneoa, partida handi batekin. Olaizola II.a eta Apraiz ziren lehen kolpea emateko faborito argiak. Artekariek ere zalantza gutxi egin zuten: dirua, doblean, gorrien alde. Baina ezuste polita eman zuten Berasaluze VIII.ak eta Albisuk. Lau pilotariek jokatu zuten partida handia, eta gozatu ederra hartu zuten bertaratutakoek. 11-9 atzetik zirela, 0-7ko partziala lortu zuten garaileek, baina dena eskura zeukatenean (17-21), orduantxe egin zituen partidako bi huts bakarrak Albisuk. 20-21 gerturatu bai, baina Olaizola II.a txokotik pilota altxatu ezinik geratu zen azkenerako.
Sanmateoetako torneoko bigarren jardunaldia izango da gaurkoa. B multzoko partida jokatuko da: Gonzalez-Zubieta / Bengoetxea VI.a-Begino (17:00, ETB1).
Partida estu eta ikusgarri batekin hasi da sanmateoetako torneoa
Berasaluze VIII.ak eta Albisuk 20-22 irabazi diete Olaizola II.ari eta Apraizi, torneoko lehen ezustea emanda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu