Partida handia atzo San Mamesen Athleticek eta Bartzelonak jokatu zutena. Euria ari zuen barra-barra eta bi taldeetako jokalariek dena eman zuten puntu bana eskuratzeko. Athletic partida irabazteko zorian izan zen 80. minutuan Pique Bartzelonako jokalariak bere atean sartu zuen gol bati esker, baina azken minutuetan berdindu zuten kataluniarrek.
Lehen gola Ander Herrerak sartu zuen, lehen zatian. Handik gutxira, ordea, Bartzelonak berdindu egin zuen Cescen golari esker. Partida irekia izan zen Bielsak eta Guardiola ezarri zutena, eta gol aukera bi taldeetan izan ziren. Azkenean, ordea, talde bakoitzak beste gol bana eginda 2-2 amaitu zuten.
Partida ondoren Bilesak esan zuen zelai gainean ikusitakoaren ondoren ez zela bidezkoa Bartzelonak punturik ez eskuratzea, eta emaitza justua zela gaineratu zuen. Pep Guardiola Bartzelonako jokalariak adierazi zuen futbolari gorazarre egin ziotela bi taldeek. Lagunak dira bi entrenatzaileak kataluniarra entrenatzen hasi zenetik.
Beste bi euskal taldeek, berriz, itxura kaskarra eman zuten. Realak 4-0 galdu zuen Rayo Vallecanoren aurka, eta burua altxa ezin jarraitzen du. Azkena da sailkapenean. Osasunak, berriz, 7-1 galdu zuen Real Madrilen futbol zelaian. Jose Luis Mendilibarrenek ezin izan zieten eutsi Cristiano Ronaldo, Benzema, Higuain eta enparauei.
Datorren asteburuan atsedena izango dute Espaniako Lehen Mailako futbol taldeek.