pilota

Partida ikusgarria jokatuta, finalerako sailkatu dira Elezkano eta Rezusta

Bi aste barru jokatuko dute finala Zabaleta eta Ezkurdiaren aurka.

Danel Elezkano, pilota ezker airez jotzen, Jokin Altuna atzean duela. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
arantxa elizegi egilegor
2018ko martxoaren 25a
16:42
Entzun

Ezin asma zitekeen nork irabaziko zuen azken minutura arte. Berdindua joan da partida bukaera arte: bana, launa, seina, zazpina eta 21na berdindu dute bi bikoteek. "Ezin dut sinetsi irabazi dugunik", zihoen Elezkanok lehia amaitutakoan. 

Berdinduta, baina Altuna eta Martijaren atzetik joan dira Elezkano eta Rezusta 8-12ra heldu arte. Une horretan atsedenadia eskatu dute, eta hortik aurrera, tantaz tanta bada ere, markagailuari buelta ematea lortu dute. 

Larri heldu dira, dena den, bi bikoteak azken tantora. Azken pilotakadaraino borrokatu dira lau pilotariak, eta finalerako txartela bikote bakarrarentzat izan bada ere, biek merezi izan dute garaipena. 

Bi aste barru jokatuko da finala, eta Zabaleta-Ezkurdia eta Elezkano-Rezusta izango dira aurrez aurre.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.