Athletic 2-1 Reala

Partida irauli eta derbia irabazi du Athleticek

Lehen zatian txuri-urdinak izan dira nagusi erasoan. Atsedenaldiaren ostean, bestelako taldea zelairatu da Lezamara.

jarraia158054.jpg
arantxa elizegi egilegor
2018ko urriaren 14a
14:30
Entzun

Orain arteko bolada onari eusteko asmota joan dira Arkonadarenak Lezamara, eta erasoari ekin diote partida hasi eta berehala. Gol aukera bikainak izan dituzte, baina lehen zatiaren amaierara arte ezin izan dute bakar bat ere gauzatu. 

Manuela Lareo izan da txuri-urdinen gola sartu duena. 42. minutuan heldu da, Paola Soldevillaren erdiratze bikainari esker 0 eta 1ekoa jarri du markagailuan. 

Ordea, atsedenaldiaren ostean, rolak aldatu dituzte eta erasoari ekin diote Athleticekoek. 60. minutuan heldu ahaleginaren emaitza berdinketarekin. Lucia Garcia Cordobaren erremate bikain batek berpiztu du etxeko taldea. Eta hiru minutu geroago Garciak berak sartu du zuri-gorrien aldeko bigarrena.

Markagailua aurka zutela ikusirik, aldaketak egin ditu taldean Arkonadak. Kiana Palacios sartu du Nerea Eizagirreren ordez, eta Ane Etxezarreta Leire Bañosen tokian. Baina alferrik izan dira ahaleginak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.