Retegi 22 - Victor 21

Partida iraultzeko ahalmena

Atzetik joan da partidaren zati handiena, baina azken tantoetan zortzi eta hutseko partziala egin du.

jarraia150882.jpg
2018ko apirilaren 15a
19:16
Entzun

Partida bukaera ikusgarria jokatuta banakako txapelketako finalzortzirenetan izango da Retegi, Jokin Altunaren aurka. Hasieratik joan da atzetik, eta hor abantaila nabarmena atera dio Victorrek pilotakada zorrotzak joaz. 

Hala, markagailuan 10-16 zihoazenean azken indarrak atera eta apurka-apurka abantaila gutxitzen joan da Retegi, 14-16ra heldu arte. Une horretan berriz ere bost tanto egin ditu jarraian Victorrek 15 eta 21era heldu arte. Ordea, partida ez zen amaitua, eta Retegik markagailua goitik behera irauli du zortzi eta hutseko partziala eginez, eta 22-21 irabaziz. 

Elezkano eta Arteagaren arteko partidan, berriz, erabat nagusitu da lehena eta 22-6 irabazio du. Artola izango aurkari final zortzirenetako partidan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.