Futbola

Partidak faltsutu izana aitortu du Osasunako kudeatzaile ohiak

Cadena Ser irratian egin ditu adierazpenok Angel Bizkaik, 24 urtez Osasunako kudeatzaile izandakoak.

Angel Vizcay, Osasunako kudeatzaile ohia, artxiboko irudi batean. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 18a
10:23
Entzun

Osasunako kudeatzaile ohiaren arabera, Futbol Profesionaleko Liga jakinaren gainean zegoen. Angel Bizkaik berak aitortu duenez, joan den denboraldiaren amaieran Betiseko bi jokalarirekin bildu zen Madrilen, eta 250.000 euroko pizgarria eskaini zien Valladolidi irabaz ziezaioten. Horretaz gain, hitzeman zien kopuru hori handitu egingo zela azken jardunaldian Osasunaren aurka galtzen bazuten.

Horretaz gain, Celtaren aurkako partida "erosten" saiatu zirela ere aitortu du Bizkaik, baina haiek ez zuten eskaintza onartu.

Maila ez galtzeko borrokan zebilen taldea aurreko denboraldiaren amaieran, eta, azkenean, Bigarren Mailara jaitsi zen.

Egungo presidente Luis Sabalzak aitortu du aurreko denboraldiko kontuetan "mugimendu arraro batzuk" ikusi dituela. 1,5 milioi euro direla zehaztu zuen presidenteak, baina ukatu egin zuen Osasunak partidak erosteko erabili zituela. Ez zuen zehaztu izen-abizenekin zein izan ziren diru kopuru horren hartzaileak: "Ez dira jokalari ohiak, ezta jokalarien ordezkariak ere".

Marca kirol egunkariak ateratako berrien arabera, Osasunak hainbat partida erosi zituen aurreko denboraldiaren amaieran, eta horien artean bat dauka bereziki aztergai Espainiako Kirol Justiziak: Espanyolen aurka Bartzelonan jokatutakoa, maiatzaren 11n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.