Partiden iruzurra ere ikertzen ari da epailea

2015eko martxoaren 5a
17:55
Entzun

Irregulartasun ekonomikoez gain, Espainiako Futbol Liga Profesionalak (LFP)  partiden erosketaren harira aurkeztutako salaketa ikertzen ari da Iruñeko 2. Instrukzio Auzitegiko epailea.

Bidegabeko jabetzea eta partikularren ustelkeria salatu ditu LFPk. Bi auziak prozedura bakarrean batu ditu epaileak, Nafarroako Justizia Auzitegiak jakinarazi duenez.

Espainiako Poliziak gaur goizean atxilotu ditu Miguel Artxanko Osasunako presidente ohia, Angel Bizkai kudeatzaile ohia eta Txuma Peralta zuzendaritzako kide ohia, eta haien etxeak miatu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.