Edurne Pasabanek (34 urte; Tolosa, Gipuzkoa) dagoeneko zortzi mila metrotik gorako bederatzi mendi igo ditu, baina gehiago nahi du. Munduko "hamalau zortzimilakoak igotzeko garaia da", esan du gaur. Hori lortuko lukeen aurreneko emakumea litzateke. Hilabete honetan hasiko du hamargarrena lortzeko proiektua: Dhaulagiri-koa.
Euskal mendizaleen artean, hamalau zortzimilakoak igoak dituzte Juanito Oiarzabalek (Gasteiz) eta Alberto Iñurrategik (Aretxabaleta, Gipuzkoa).
"Oso erronka pertsonal handia da", adierazi du Pasabanek. "Urte asko daramatzat lanean honetan. Agian, bost zortzimilako igotakoan hamalauak egitea erronka handiegia da baina, bederatzi dituzunean, aurrera jo behar duzu. Orain, nire ametsa da".
Hala ere, "hankak lurrean" eduki nahi ditu, "asko falta delako egiteko eta espedizio bakoitzean bizitza jokoan egoten delako".
Mendia
Pasaban: "Hamalau zortzimilakoak igotzeko garaia da"
Tolosar mendizaleak zortzi mila metrotik gorako bederatzi mendi igoak ditu dagoeneko, eta hilabete honetan hasiko du hamargarren proiektua: Dhaulagiri-koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu