Mendia

Pasabanek eta Oiarzabalek oinak izoztuta dituzte; biak kanpaleku nagusian daude

24 orduko saioa, hotza, nekea, deshidratazioa... gogorra izan zen K2rako eta handik laugarren kanpalekurako bidea Juanito Oiarzabal, Edurne Pasaban, Juan Vallejo eta Mikel Zabalarentat. Ilunpean, Juanito Oiarzabalekin kontaktua galduta egon ziren ordubete inguru, eta lurrean aurkitu zuten, konortea ia alduta. Orain, oinak izoztuta dituzte Edurne Pasaban tolosarrak, eta Juanito Oiarzabal gasteiztarrak. Ezin da jakin zenbateraino dituzten izoztuta. Mendizale tolosarra kanpaleku nagusira iritsi da eta baita gasteiztarra ere, beranduago, 19:45 inguruan. Oiarzabalek gutxiago izoztuta ditu oinak Pasabanek baino.

2004ko uztailaren 27a
19:50
Entzun
Kanpaleku nagusira helikopteroa joango da, bihar, eguraldiak laguntzen badu behinik behin. Handik Islamabadera eramango dituzte, gero Zaragozako erietxera joateko. Bertan, izozketetan aditua den Kiko Arregi sendagileak, mendizalei izoztutako oinak aztertuko dizkie, larri ote dauden edo ez jakin eta sendatzeko.

Izan ere, 24 orduan ibili ziren mendian, K2 gailurrera igo eta laugarren kanpalekura jaisten. Hotz handia zegoen, eta Juanito Oiarzabalek egindako telefono deian esan zuenez, gerrirainoko elurretan bidea ireki behar izan zuten. Ura ere ez zuten gehiegi edan.

G-IIIkoak Kanpaleku Nagusian

Alberto Iñurrategik eta Jon Belokik Gasherbrum IIIko gailurra lortu zuten atzo, eta jada, iritsi dira Kanpaleku Nagusira. Hemen goizeko bederatziak zirenean iritsi dira, han 12:00ak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.