Arrauna

Pasaian jokatuko da aurten Caixa bandera

Uztailaren 19an jokatuko da, eta San Miguel Ligaren seigarren estropada izango da.

Laredoko taldea, Pasai San Pedroko estropadan, 2008ko irudia. J. C. RUIZ, ARP
2014ko maiatzaren 13a
16:39
Entzun

Hiru joan-etorri egin beharko dituzte parte hartzaileek 5.555 metro bete arte. Gizonezkoen Caixa bandera lortzeko lehia 18:15ean hasiko da, eta ordu laurden lehenago, emakumeen txanda izango da: Euskotren Ligaren hirugarren jardunaldia izango dute. Bertan parte hartuko dute egungo txapeldunak, Zumaiak, eta Pedreñan eta Donostian astebete lehenago jokatuko den sailkapen fasean denborarik onenak lortzen dituzten hiru taldeek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.