Banakako finala

Patxi Ruiz ez da gustura gelditu aukeratu diren pilotekin

Datorren igandean jokatuko da Aimar Olaizolaren lesioaren ondoren aste batzuz atzeratu den Manomanistako finala. Gaur goizean aukeratu dituzte finalean erabiliko dituzten pilotak Atano III.ean. Patxi Ruiz finalaren atzerapenarekin ez zegoen konforme eta aukeratu dituzten pilotekin ere ez da gustura gelditu, pilota gehiago nahi zituen. Olaizola, aldiz, konforme gelditu da aukeraketarekin.

2003ko uztailaren 17a
19:00
Entzun
Aimar Olaizolak besoa sendatua du eta iada prest dago finala jokatzeko. Piloten aukeraketarekin gustura dago, baina Patxi Ruiz ez. Lizarrako pilotariarentzat, errematatzaileentzako pilotak dira gaur aukeratutakoak.

Jende asko hurbildu da Donostiako Atano III.nean egin den pilota aukeraketara. Olaizolaren lesioak finala hilabete atzeratzea ekarri du, eta horrek ikusmina sortu du pilotazaleen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.