Patxi Vilak helegitea aurkeztu du
TXIRRINDULARITZA. Iazko martxoan egin zioten kontrol batean positibo emateagatik, Patxi Vilari bi urte eta bederatzi hilabeteko zigorra jartzea erabaki zuen atzo Espainiako Txirrindularitza Federazioko diziplina batzordeak. Halere, txirrindulari beratarrak helegitea jarri du Kirola Epaitzeko Epaitegian (TAS), eta zigorra baliogabetzeko eskatu. Lau hilabeteren buruan hartuko dute azken erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu